XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LUKI.- Zer esan nai dozu orregaz?

KAPI.- Zeatz eta meatz.

Ez da lenena olako ibilleretan.

Geroago be gertatuko dira ziurretik.

LUKI.- Barriro: zer esan nai orregaz?

KAPI.- Askok uste dabe itxasoa zabala eta sakona dala.

Eta itxasoak dana iruntsiten dauala edo iruntsi leikela.

Norena izan leiken susmorik?

LUKI.- Ez dozue esan norbaitek bere burua uretara jaurti dauala?

KAPI.- Ez dakigu uretara bere burua jaurti daunanik.

Leikena da, jaurtitzea, baiña ezin esan giñei.

Jausi eikean edo besteren batek bultz eginda joan.

Elitzake lenena.

Ori bat da.

Orrelako ibillerak ez dira beti atsegin zoro izaten.

Ain zuzen be gertaera orregaz lotu bear al da beste au?

LIBE.- Itxura asko emoten dauana da.

KAPI.- Itxuretatik ba dakizu zer gertatzen dan?

Esana bat eta izana bi.

LUKI.- Zerbaitetik asi bear da.

Eta nire itauna au da: Zeiñek daki ain zuzen be uretara jausi zana emakumea zanik?

Arabitarrak oraindik euren gonakin jazten dira.

Eta emen arabitar batzuk ba datoz...

LIBE.- Onezkero jakin bear zan.

KAPI.- Jendea emen ibilten dan lez, ezelako ardura barik, gaitz.

LUKI.- Alaxe da.

LUKI.- Emen iñor ez da arduratzen besteekaitik.

Konpañiak ez dauka barruko polizirik?

KAPI.- Geroago deituko dogu bidaiari guztiak nire gelatik igaroteko, ia emengoa izan eta dan ziur jakiteko be.

Polizikoak be etorten dira.

Baiña ez emen, portuetako sartu-urtenetan baiño.

LIBE.- Onezkero norbaitek zerbait esan bear eiban.

KAPI.- Ona datozenak ez dabe nai iñok ezagutzerik be.